Teknologia berriei buruzko bloga.

EU
ES

Teknologia berriei buruzko bloga

FROM THE BLOG

Internet eta Teknologia Berriak; hitz egingo dugu familian?
close
Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat? Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek hamaika aukera ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzeko, baina, horretaz gain, arriskuen iturri ere badira. Hori dela eta, gurasoek tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dute. Hala, lortuko dute seme-alabak hezterakoan zentzu etiko eta morala eskuratzen dutela bermatzea, gero tresna horiek modu seguru eta arduratsuan erabil ditzaten. Zeregin hau ez da beti erraza izaten, guraso askok tresna hauek ez...
Etengabe konektatutako bakartiak
close
Gaur egungo moduko gizarte teknologiko batean, aldaketak bizkor eta etengabe ematen dira. Abiadurak korrontea barrena murgiltzen gaitu pentsatzeko edo hausnarketarako denborarik gabe. Geure buruak etengabe eguneratu behar ditugu, gure mugikor-ordenagailuen aplikazioak bezala, telefono adimendunak deitzen ditugun mugikor horienak, nahiz eta izendapen hori zalantzazkoa izan, adimena pertsonek jarri behar dugula suposatzen baita. https://www.youtube.com/watch?v=olk3t_v2kjs Teknologien aurrean orokorran eta mugikorren aurrean modu zehatzagoan, aurkako jarrera bi daude; antza denez, hauen alde ala kontra baino ezin gara egon, egitan, beste gauza askorekin gertatzen den moduan, alde...
Lehen hitzarmena
close
Heldu zaigu urteko sasoirik magikoena. Koloreetako argiek, gabonetako apaingarriek eta Gabon-kantek gure etxeak eta kaleak beteko dituzte hurrengo asteetan. Familia elkartzeko garaia da, lagunekin ere ospatzeko garaia, desira onentzako -eta etorkizunerako asmo hobeagoentzako- unea, gehiegikeriaren bat edo beste eta opari askoko sasoia. Etxe askotan, jai hauetan, Olentzeroak edo Errege Magoek etxeko txikienei beraien lehen Smartphone-a ekarriko diete aurton. Baina adimendun teléfono hauek ez dira jostailuak eta erantzukizunarekin eta heldutasunarekin erabili behar dira. Arrazoi honengatik, zein ote den lehenbiziko mugikorra izateko adinik egokiena jakin nahi izaten dute guraso...
Jokover, ausazko jokoei eta apustuei buruzko bideo-joko berria gaztetxoentzat
close
Azkenengo urteotan, Etorkintza Elkargoan zorizko jokoetan eta apustuetan parte hartzen duten nerabe eta gazteen kopurua modu esanguratsuan handitu dela hauteman dugu eta, horietako batzuk arazoak izaten hasiak dira dagoeneko. Apustuak on line egin ahal izateak, eskuragarritasun eta erabilgarritasun handiagoa suposatzen du eta ondorioz, jokalarien kopurua igo egin da, batez ere gazteen artean. Berehalako sari ekonomikoak eta gainontzeko estimuluek nerabezaroan hain ohikoak diren sentsazio eta emozio bilaketarekin zerikusia duten beharrizanak asetzen dituzte. Egoera honen aurrean, Etorkintza Elkargoak Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzarekin batera, ikuspegi hezigarria duen Jokover...
Programazioa nesken gauza ere bada
close
Urtero, Technovation Challenge-ek, beraien komunitateko beharrizanei erantzuten dion mugikorreko aplikazio bat sortzeko erronka botatzen die mundu guztiko neskei. 2010. urtetik, herrialde ezberdinetako milaka neska aurkeztu dira nazioarteko lehiaketa honetara. Ez da beharrezkoa programazioan esperientziarik izatea eta parte hartzea guztiz doakoa da. Neska-taldeak emakumezko tutore baten aholkularitzarekin lan egiten dute eta elkarrekin, aplikaziorako ideia bat pentsatu, bideragarritasuna aztertu, lan-plangintza bat sortu eta prototipo bat garatzen dute. Teknologian eta negozioen munduan adituak direnek epaitzen dituzte nesken proiektuak. Irabazleek 10.000 dolar lortzen dituzte...
Linean baita gabaz ere
close
Nerabe askok eguna ematen dute telefono mugikorrari adi, Whatsapa bezalako aplikazioak erabiltzen eta internetean nabigatzen baita gabaz ere, ohean daudela; horrek lo orduak galtzea eragiten die, hurrengo egunean nekatuago egotea eta ondorioz, eskolari ez diote behar haina etekinik ateratzen. Dirudienez, ikerketa ezberdinen arabera, portaera hau gehiago ematen da nagusiagoak diren nerabeen artean eta nesken artean. Ikerketa hauen emaitzen artean kezkagarrienetako bat da, nerabeen loaren kantitateari eta kalitateari eragiteaz gain, oheratzeko orduan smartphone-a erabiltzeak antza denez eragin negatiboa du egunez erne agotearengan eta eskolako notengan. Smartphone-ak...
Software askea eta open source etxean hezteko
close
Etxean hezteko baliabideak bilatzen? Software askea eta open source erabilita, seme-alabak etxean heztea edo eskolan jasotzen duten hezkuntza osatzea, aukeratzen duten familiek, hezkuntza eta ikaskuntza eredu hau sustatu eta hedatu dezaketeela kontatzen digu Carolyn Fox-ek. Familiek ikaskuntza esparru pertsonalizatuak sortu ditzakete eta seme-alaben ikasketak erregistratu ditzakete blog edo web orri baten, baliabide hauek material askeen bilduma zabalarekin, konbinatuz; irakaskuntza metodoak eta informazioa partekatu ditzakete ere, eta/edo online dauden paper-zorroak sortu ditzakete Mahara erabiliz. Familiek erabakiko dute baliabide hauek zein puntutaraino barneratu beraien heziketa...
Claves para desarrollar el pensamiento computacional en niños y niñas
close
Actualmente no nos resulta sorprendente que un niño o una niña de 5 años pida de regalo una tablet, y mucho menos que ya cuente con un ordenador, teléfono, DS, Wii, entre otros artefactos que se me pierden de vista. Les resulta muy fácil descargar vídeos, juegos, música y películas en los teléfonos, y ni siquiera es necesario que conozcan el abecedario, ya que cuentan con búsqueda por voz. Pero nacer en la época de los privilegios tecnológicos no lo es todo, hay que ir más allá para estar preparados para los nuevos retos que surgen en esta era y desarrollar el pensamiento computacional. Desde hace más de cinco años se ha impulsado el uso de herramientas que permitan a...
Smartphone-ak: adimenarekin jokatu dezagun
close
Azkenengo aste hauetan smartphone-ei buruz argitaratu dugun artikuluen bilduma hau bukatzeko, gaurkoan familiek gailu hauen aurrean nola jokatu behar duten ikusiko dugu. Gurasoek sarritan galdetzen diote beraien buruari zein ete den haurrek telefono mugikorra izateko adinik egokiena. Erantzuna ez da batere erraza eta faktore askoren arabera egongo da, hauen artean, ume bakoitzaren heldutasun maila, kontuan izanda ume bakoitza ezberdina dela eta baita bere heltze prozesua. Gurasoek erabaki beharko dute adinik egokiena zein den, ume batzuk oso helduak eta arduratsuak izan daitezkeelako hamabi urterekin, baina beste kasu batzuetan, hobeto izango delako zahartxoagoak izan arte itxarotea...
Smartphone-ak: gaztetxoenentzat izan ditzaketen arrisku nagusiak
close
Pasa den astean esaten genuen bezala, telefono mugikorrak, eta bereziki smartphone-ak, onurak zein arriskuak dituzte, eta beraiengandik lortzen duguna hauek nola erabiltzen ditugun arabera egongo da. Telefono adimendun hauen kasuan, arriskuak eta onurak beste mugikorreenak bezalakoak dira, baina ugariagoak, telefonoarenak ez ezik, edonon eta edonoiz internetera konektatuta egon ahal izatearenak ere gehitu behar direlako. Familia askok ez dute seme-alaben telefonoetan internetik kontratatzen, baina gailu hauekin "dohainik" konektatu daitezke toki askotan, baita etxean bertan ere, wi-fi sareen bidez. Beraien adinerako egokiak ez diren interneteko edukiak eskuratzea, ezezagunekin harremana...